Harrera “beroa” egin diote Fronte Nazionalari Baionan

  • Eskuin muturreko alderdiak ekitaldia egin du Baionan asteartean. Ehunka lagunek protesta egiteko elkarretaratzea egin dute. Poliziak bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotaz. 


2017ko apirilaren 12an - 10:38
Argazkia: Iparraldeko Hitza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Frantziako Estatuko presidentetzarako hauteskundeen kanpaina dela eta, Fronte Nazionalak ekitaldia antolatu du Baionako Lauga aretoan. Marion Marenchal Le Pen alderdiko diputatu –Marien Le Pen alderdiko buruaren iloba– izan da han, eta 200 lagun inguru elkartu dira mitinean.

Dozenaka eragile politiko, sozial eta sindikalek protesta zaratatsua egiteko dei egin zuten, eta ehunka pertsona bildu dira Lauga aretoaren kanpoaldean. Frantziako Polizia dispositibo zabala antolatu du FNren ekitaldia zaintzeko, ur-kanoi eta guzti.

Manifestarien oihu eta txistuek jaso dituzte mitineko entzuleak, horiek ere ez dira ixilik geratu eta tentsioak gora egin du. Manifestariek arrautzak, bengalak eta petardoak bota dizkiete haiei eta poliziei. Elkarretaratze amaieran Polizia oldartu da eta bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotekin; horietako bat anbulantzian eraman behar izan dute.

Ekhi Erramundegi kazetariak zuzenean informatu zuen:

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


ANALISIA
Gehiengoa ala gehiengo osoa RNrentzat? Hori da bigarren itzulirako galdera kezkagarria

Lehen itzuliaren bezperan baino zailagoa du eskuin muturreko RNk gehiengo osoaren lorpena. Hain zuzen, azkenean, eskuin muturrari bidea mozteko asmoz, bigarren itzulitik erretiratu direlako hirugarren kokaturiko ezkerreko FHB Fronte Herritar Berriaren eta Macronen aldeko... [+]


Botoen %34 lorturik, eskuin muturra da Frantziako Estatu mailako garaile handia

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.


Aurreikusitakoa gertatu da Frantziako Estatuan: eskuin muturra garaile handia, botoen %34 lorturik

Lehen itzuliko emaitzen kontaketa ia bukaturik dela, eskuin muturreko RN alderdiak %33,15 egin du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04. Parte-hartzea %66,7ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena.


Ipar Euskal Herriko hauteskundeen panorama, barrutika begiraturik

Ekainaren 30 honetan iraganen da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulia. Botoen %12,5 lortuko duenak jasoko du uztailaren 7an iraganen den bigarren itzulirako txartela. Ekainaren 9ko Europarako hauteskundeetan RN eskuin muturra bihurtu zen lehen aldikoz Ipar... [+]


2024-06-26
Inoiz baino gehiago, eskuin muturra boterera eraman dezaketen bozak

Eskuin muturreko RN izan zen Europako bozen gauean Emmanuel Macron presidenteak harturiko erabakiarekin poztu zen alderdi bakarra. Frantziako Legebiltzarra desegin eta hauteskunde berrietara deitu izanak kezka eragin zuen eskuinean zein ezkerrean. Europako bozetan garaile eta... [+]


Materialismo histerikoa
Desfilean

Ultraeskuina desfilean dabil, plaza erdiraino ekarri dute karroza, eder sentitzen dira, topera bolumena. Eta hauteskundeak irabazten dituzte. Eta, izututa, geure buruari begira jarri gara. Eta dena gaizki. Azken aldiko inbento guztiak gaizki; nola ez zen azalduko Milei, ezkerra... [+]


Eguneraketa berriak daude