argia.eus
INPRIMATU
Saharatik kanporatutako bi kideei harrera beroa egin diete Bilboko autobus geltokian
  • Saharar komunitateak harrera beroa egin die Irati Tobar eta Patricia Ibañez ekintzaileei Bilboko autobus geltokian. Joan den urtarrilaren 1ean, Aaiun hirian zirela, Marokoko poliziak kanporatu egin zituen.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2019ko urtarrilaren 03a
Bilboko autobus geltokian harrera egin diete bi ekintzaileei. (Argazkia: Ecuador Etxea)

Euskal Herrian bizi den errefuxiatu saharar Hassana Aaliak jakinarazi zuen gertaera.

Bilbon Ecuador Etxeko kideei egindako adierazpenetan salatu dute, turista gisa joan direla Mendebaldeko Saharara, eta hala ere, poliziak etengabe jarraitu dituela, ez dutela bilera politikorik egin inorekin, eta hala ere bota egin dituztela. Horrez gain, salatu dute bertan bizi diren herritarrek Marokoko estatuaren partetik pairatzen duten eskubide urraketa etengabea.