Harrera Aurrera ekimenaren aurkezpena egin dute Iruñean, abuztu osoan Iruñerrian garatuko duten egitarauaren berri ematearekin batera. Etxebizitza eskubidea eta etorkinen harrera uztartzen dituen eztabaida, aisialdi eta borrokarako espazioak sortuko dituzte.
Harrera Aurrera aurkeztu dute Iruñean. Lehenagotik lanean egon direnSOS Nafarroa eta hIREKIn-en elkarlanaz sortu dute, Mugen Kontrako Ekintzaileak-ekin batera. Helburua argia dute: Arrazakeriaren aurkako jarrera ezkerreko eragile politiko guztien baitan egon beharra dago, baina ez hitzetan soilik, praktikan baizik.
Etxebizitza eskubidea eta etorkinen harrera uztartuz, abuztu osorako egutegi zabala aurkeztu dute gaur. Honekin arrazakeriaren kontrako ideia agenda politikoaren zentroan jarri nahi dute, elkarrizketa, eztabaida eta eraikuntzarako espazioak sortuz.
Antolatzaileek arrazakeriaren gaietan protagonistak direnak ekarri nahi izan dituzte eztabaidara. Adibide dira PAHko kideak, edota Feminismoa eta Islamaren inguruko jardunaldia -United Africa-ren eskutik-. Gainera, kontraste eta perspektiba ezberdinak bilatu dituzte, herrialde ezberdinetako egoerak ekarriz eta dinamika bera aberastuz.
Harrera Aurrera sortu duten eragileak lehenagotik lanean ere ari dira haien espaziotan. Hala ere, arrazakeriaren aurkako borrokan sakontzeko beharra ikusi zuten. Hasieratik hasita, errefuxiatuen harrera hartuz, Mugimendu Sozialen funtzionamendua ere analizatu zuten. Ondorio batera iritsi ziren: mugimendu sozialetan etorkinen presentzia oso txikia da, eta baliteke honen zergatia planteatzen diren ideiak errealitate gordinago batetik urrun daudela izatea. Gainera, errefuxiatuen afera hartu bai, baina honen mugak zabaldu behar zirela ere ikusi zuten.
Dinamika berriak ezker perspektiba batetik beheragokoen beharrei erantzungo zien planteamendua izan beharra zuen. Beraz, etxebizitza eskubidea eta harrera zentroan jartzen dituen dinamika sortu dute, borroka bikoitza gisa.
Urgentziazkoa den etxebizitzaren beharrari kasu egiten dion arrazakerian kontrako esparrua da Harrera Aurrera. Mugimendu Sozialek eman beharreko pauso bati erantzuten dio, hauek baitira gizartean errefuxiatuei eta etorkinei harrera emateko beharra duten sektore inportanteenetako bat.
“Gizarte mugimenduek jarri behar dute ideia antiarrazista mahai gainean, eta ezker-eragile politiko guztiek haien praktikan lekukoa jaso”. Feminismoan jartzen dute antolatzaileek ispilua, urte askotako borrokaren ondoren ezkerreko eragileak pixkanaka ideia feministak praktikara eramaten ari baitira, haien burua behin eta berriz feministatzat hartuz.
Azkenik, helburuen lorpenerako desobedientzia aldarrikatu dute haien tresna gisa. “Inplikazioa beharrezkoa da gai honetan aurrerapausoak emateko. Injustizien aurrean desobedientzia da arma legitimoa.”
Abuztuak 8: 19:00, Errotxapeako Gaztetxean
Recuperando derechos. Método PAH
Abuztuak 10: 19:00, Errotxapeako Gaztetxean
Melillarako Karabanako parte-hartzaileekin tertulia. Mugak Zabalduz.
Abuztuak 11: 21:00, Errotxapeako Gaztetxean
Afari Mundiala
Abuztuak 15: 19:00, Zabaldin
Del trabajo social al trabajo político, Berlineko babes-eskatzaile batzuekin. (Parte-hartzailea: Loger Mobilization Berlin)
Abuztuak 17: 19:00 Zabaldin
Refugio y acción colectiva en Barcelona. Proyecto y Convivencias desde “La Tomaquera”. (Parte-hartzailea: Punt de suport – Asamblea de apoyo a personas migrantes)
Abuztuak 19: 12:00, Gobernu Delegaritzatik
Txirrindula Martxa. HARREA AURRERA
Abuztuak 22:
Feminismo e Islam (Parte-hartzailea: United Africa)
Abuztuak 24: 19:00, Barañaingo Gaztetxean
Retos del movimiento social, propuesta desde el antiracismo.
Abuztuak 26: 12:00, Nabarreriatik
Manifestazioa. OPEN THE BORDERS, OPEN THE DOORS
Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.