argia.eus
INPRIMATU
Harremanak eta emozioen kudeaketa lantzeko ikus-entzunezkoak, Haziak egitasmoaren eskutik
  • Haziak egitasmoak pertsonen arteko harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Oiartzunen du abiapuntua, baina Euskal Herriko beste herrietara hedatzeko asmoz sortu da, prestatu duten material didaktikoaren bitartez. Proiektuaren azken emaitza harreman ereduak lantzeko lau bideoko sorta izan da.

ARGIA @argia 2016ko ekainaren 21a

Haziak egitasmoan haurrak dira protagonista, baina irakasleek, hezitzaileek, gurasoek eta, orokorrean, herritarrek parte hartzen dute, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. 2015-2016 ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolan gaiak lantzeari ekin diote hainbat eragilerekin elkarlanean, tartean Dejabu Panpin Laborategia. Elkarlan horri esker harremanen mundua lantzeko lau bideo osatu dituzte.

Halakoak Gara

Bideo honetan protagonistak 12 urte inguruko gazteak dira. Harremanen hausnarketari, berdintzen zein desberdintzen gaituzten gauzei eta sentimenduei ateak ireki nahi zaizkio. Gazteen testigantzen bitartez izateko modu asko daudela agerian utzi dute.

 

Harremanen kudeaketa

Hiru bideoz osatutako bilduma da. Haurrak dira protagonista eta harremanetan sortzen diren zenbait arazo edo egoera irudikatu nahi dute emozioen kudeaketari leku berezia eginez .

Haria

Gometx gorriak

 

 

Iñurrien Hiria