90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan.
Harold Good (1937, Derry, Irlanda) Ipar Irlandako apaiz protestanteak hitzaldia emango du ostegunean Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Goodek 90eko hamarkadan parte hartu zuen Irlandako Armada Errepublikanoaren (IRA) desarmatze prozesuan, besteak beste, IRAren armen konfiskatzea egiaztatuz. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du Goodek. ETAren armagabetze prozesuan Bakearen artisauekin aritu zen lanean.
Bake Prozesuak Indartzeko Foro Sozialak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute osteguneko hitzaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak moderatuko du.
Albiste hau Uztarriak argitartu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.