argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Berastegi
“Harmaila aldizkarian egindakoaz harro gaude”
  • Harmaila euskarazko kirol aldizkari parekidearen azken alea argitaratu dute egileek. Egoera ekonomikoaren kaxkartzea dela eta, proiektua bertan behera utzi behar izan dute.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 18a
Argazkia: Dani Blanco

Harmaila euskarazko kirol aldizkari parekideak bere azken zenbakia plazaratu du, Euskalerria irratiak jakinarazi duenez. Kirolaz euskaraz informatzeko helburuarekin sortu zuten Harmaila, genero arteko parekidetasuna ardatz. Hala, duela bi urte Aitor Manterola kirol kazetariak, Eñaut Barandiaran gidoilari eta kirol zuzendariak eta Iñaki Berastegi kirol esatariak proiektua abiarazi zuten. Ordutik, bederatzi ale kaleratu dituzte, eta zoritxarrez, ez da harmargarrenik izango, zailtasun ekonomikoak tarteko. "Onena ematen saiatu gara, baina argi dago neurri batean ez dugula asmatu, eta aldizkaria ekonomikoki errotzeko helburuak eskuen artean ihes egin digu". 

Euskal Herriak euskarazko kirol prentsa parekidea behar duela sinesten dute sortzaileek, eta "harro" azaldu dira egindako lanaz. Lurraldetasuna eta genero berdintasuna zaindu dituzte, eta horregatik, 2018an prentsa idatzizko Argia saria eskuratu zuen.