argia.eus
INPRIMATU
Harkaitz Canoren ‘Twist’ eleberriak jaso du Beterriko Liburua saria
  • 111 Akademiako kideek bozka bidez erabaki dute Beterriko Liburua 2011 saria Harkaitz Canoren Twist eleberriari ematea. Bi bozketa txanda egin dituzte. Aurrenekoan ez zen saria jasotzeko adina bozka (%30) lortu zuen libururik izan. Sei obra pasa ziren hurrengo fasera eta hor bai, Twist-ek gutxieneko bozkak (%40) gainditu zituen. 82 akademiakidek bozkatu zuten, eta horietatik 39k Canoren eleberriaren alde egin zuten.

2012ko apirilaren 13a
Harkaitz Cano. (Argazkia: Dani Blanco)

Sari banaketa maiatzaren 10ean egingo da Amasako (Gipuzkoa) kultur etxean, 19:30ean.

Elkarrizketa ARGIAn

"Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego Lazkano gertakari horiek urratuta bizi da geroztik. Harkaitz Canoren (Lasarte-Oria, 1975) Twist nobelaren abiapuntua da, gure historia hurbilaren pasarte gordinak fikzioaren ispiluan islatzen dituen istorio zirraragarria". Halaxe hasten du Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariak pasa den urtarrilean Harkaitz Canori egindako elkarrizketa. Hemen duzue osorik irakurgai:

- "Tortura kontagarri bihur daiteke" (ARGIA. 2012-01-29, 2308. zenbakia)