argia.eus
INPRIMATU
Harkaitz Canoren ‘Fakirraren Ahotsa’-k irabazi du Nafarroako liburu saltzaileen 2019ko saria
  • Martxoaren 29an banatuko dira sariak, Nafarroako Museoan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 06a

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, euskarazko atalean; Santiago Lorenzo-ren Los Asquerosos, gaztelaniazkoetan eta Lo Liszt, Kyo Maclear eta Julia Sardarena ilustrazio atalean izanen dira sarituak.  Autoreak eta editoreak gonbidatu dituzte sari banaketara, mahai inguru batean, irakurleekin iritziak eta hausnarketak partekatzeko.

Liburu saltzaileen gomendio moduan aurkezten dira sari hauek. 17 dendak osatzen dute elkartea. Guztien artean elkartu, proposamenak plazaratu, elkarbanatu, lanak irakurri eta irabazleak adosten dituzte. Bigarren urtea da, eta Katakrak liburudendako Hedoi Etxartek azaldu moduan, beren elkarteari literatur kutsu handiagoa emateko hasi zen lehiaketa hau.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.