argia.eus
INPRIMATU
Haritz Mujikak irabazi du Oñatiko final-zortzirena
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu da larunbatean (irailak 14) Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko irailaren 16a
Argazkia: bertsozale.eus.

Bete-bete egin da aretoa. Sarrera guztiak agortuta abiatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatiko Santa Ana Antzokian. Bertan jokatu dute lehenengo final-zortzirena hurrengo bertsolariek:

Amaia Iturriotz Etxaniz

Andoni Mujika Izagirre

Aratz Igartzabal Bidegain

Felix Zubia Olaskoaga

Haritz Mujika Lasa

Maider Arregi Markuleta

Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Oñatiko puntuazioak:

Haritz Mujika Lasa....................447

Maider Arregi Markuleta...........436

Felix Zubia Olaskoaga.............428.5

Amaia Iturriotz Etxaniz.............416.5

Aratz Igartzabal Bidegain........403

Andoni Mujika Izagirre.............380.5

Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.