argia.eus
INPRIMATU
Haritschelharri egindako lana eskertu dio Euskaltzaindiak

2008ko urtarrilaren 25

Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omendu zuen atzo Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan egin zuten ekitaldian. Liburu batekin omendu zuten Haritschelhar, "helburu argia du liburuak, zuri itzuli, neurri txiki eta labur batean, liburu gisa, zuk zeuk Akademiari eskuzabal eman diozuna", adierazi zion atzoko omenaldian Andres Urrutia euskaltzainburuak. Gainera, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu zuten ekitaldian bertan. Hitzarmen honen helburua, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskara indartzea izango da.