argia.eus
INPRIMATU
Hanburgon egingo du mobilizazioa Ende Geländek aurten
  • Abuztuaren 9tik 15era egin dute deialdia Alemaniako udalerrian, erregai fosilen aurka.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko ekainaren 24a
Ende Gelände mugimendua kapazitismoaren aurkako manifestazioan. Argazkia: Ende Gelände-ren Facebook orria.

Abuztuaren 9tik 15era egin dute deialdia Suitzako udalerrian, erregai fosilen aurka.

2015etik dabil Ende Gelände mugimendua klima aldaketa eragileen aurka. Urtero hainbat mobilizazio egiten ditu desobedientzia zibila sustatzen duen mugimenduak. 2022ko edizioa Hanburgon antolatuko dute, abuztuaren 9tik 15era artean, erregai fosilak ateratzen dituzten esplotazioen aurka.

Klima-kanpaldi erraldoia egin nahi dute aurten Hanburgotik gertu. Justizia klimatikoaren alde mugimenduak duen indarra erakutsi nahi dute, eta beste nazioarteko eta gizarte-mugimenduekin bat egin. Horregatik mobilizaziora bertaratzeko gonbidapena luzatu diote honakoen aurka dagoen pertsona orori: kapitalismoa, patriarkatua, faxismoa, militarizazioa, arrazismoa, kapazitismoa, antisemitismoa edo beste edonolako opresio mota.

Argazki galeria, Ende Gelände mugimenduaren Facebook orritik hartuak.