Hanburgoko Rote Flora zentro sozial okupatuta defendatzeko protestetan izandako istilu larrien ostean, salbuespen egoera ezarri dute hirian. Poliziak edozein identifika eta atxilotu dezake, delitu zantzurik ez badago ere.
Inongo probarik ez dute behar, beraz. Ausazko kontrolak jarri dituzte hiriko kaleetan, “pertsona arriskutsuak kontrolatzeko”, poliziaren esanetan. Era berean, gomendatu dute etxetik ez ateratzeko 20:00etatik aurrera.
Ezkerreko alderdiek eta herri mugimenduko taldeek neurriak kritikatu eta herritarren askatasunaren kontra egiten dutela salatu dute.
Twitterren, #Gefahrengebiet traola erabiltzen ari dira egoeraren berri emateko. –Gefahrengebiet hitzak "arrisku gunea" esan nahi du–. Hanburgon egunotan hartutako zenbait irudi ikus ditzakezue jarraian:
Poliziak, autobusean sartzen direnak kontrolatzen.
Kontrol egoerarekin ironia egiten duen pankarta, alemanieraz: "Arrisku zona, kasko urdinen laguntza behar dugu".
Liskarrak egon dira azken bi asteetan, komisaldegi bati egin diote eraso eta hainbat pertsona eraman dituzte atxilo –atzemandakoen zifra ofizialak ez daude batere garbi–.