Hanburgon "gerra eremuetako irudiak" ikusi ahal izan direla titulatu dute komunikabide askok uztailaren 7an eta 8an ospatutako G20 bileraren kontrako protesten harira. Protestak espektakulu mediatiko, eta ondorioz, ilusio bilakatzeko saiakeran baina, estaltzen saiatzen diren horixe izendatu besterik ez dute egin: gizartea uneoro zeharkatzen duen gerra, gizartea bera uneoro eratzen duen guda.
Albistegietan erakutsi dizkiguten Hanburgoko suen irudiak ezkutuan etengabe ehuntzen doan gerra sekretuaren noizbehinkako leherketa irudiak besterik ez dira. Baina gerra honen Hanburgoko batailan ikusi ditugun bezalako talkak ez dira ohikoak. Gerra honen ezaugarria ez da talka, baizik eta baketzea. Baketzea menperatze dispositiboak hedatu ahal izateko, eta alderantziz, menperatze dispositiboak hedatzea baketu ahal izateko.
Hilabete luzeetako lana egin zuten protesten antolatzaileek halako erronkari erantzun ahal izateko. Hiriko hamaika gune autogestionatu saretu zituzten. Baita gune berriak okupatu ere Alemania eta Europa osotik trenez, hegazkinez, bizikletaz, auto-stop eginez joan ziren kideei egontokia, borondatearen trukean janaria, informazioa, medikuntza eta lege babesa eta arropa eskaintzeko. Saretutako azpiegituraren garrantziaz jabetuta, horiek kolpatzen hasi zuen astea Poliziak.
Salbuespen egoeren idatzi gabeko ezaugarrietako bat baliatu zuten, botere banaketa bertan behera uztea. Liberalismoaren zutabeetako bat zartatuta, haien buruen gainean hasi ziren eraisten demokraziaren festa —hala izendatu zuen G20a hiriko alkateak— irudikatu nahi zuten antzokia. Uztailaren 2an, igandea, Alemaniako epaitegiek manifestarientzako kanpalekuak antolatzea baimendu zuten hainbat tirabiraren ostean. Baina poliziak, botere betearazleak, biolentzia erabiliz kanpalekuak ezartzea ekidin zuen, botere legegilea bereganatuz de facto.
Bizi ahal izateko espazioa lapurtzen saiatuta hasi zen Polizia protestak ezabatzen, eta hain zuzen, kalea, espazio publikoa bereganatzeko aldarriarekin zeuden prestatuta astearte eta asteazkenerako protesta nagusiak. Hard Corner —Izkina Gogor— lemapean, bozgorailuetan hiriko irrati libreak berariaz prestatutako irratsaioa sintonizatu eta gertukoekin kaleko izkina oro bereganatzeko deia zabaldu zuten asteartean. Musikak girotuta, lagun talde askok kale-kantoiak hartu zituzten arratsalde horretan. Antzaz horren inozentea den ekimenaren kontra ere egin zuen Poliziak, eta tentsio uneak izan ziren: ehunka agenteren presentzia eta ur-kanoien erabilera.
Poliziaren erasoek zauritu ugari utzi bazituen ere, ondo zehaztuta zegoen erantzun forma bakoitzaren unea zein zen. Ekintzaile erradikalenetik aktibista bakezaleeneraino, performance serioenetik su-emate alaieraino, agenda komuna antolatzeko gai izan ziren, egitarau berean borroka forma denak uztartuz.
Biolentziari aurre egiteko unea pazientzia handiz itxaron zuten askok osteguna arte, Wellcome To Hell —Ongi etorri Infernura— manifestaziora arte. Beltzez jantzitako blokea osatzea zen manifestazio horretarako kontsigna; masa anonimoa izan zedin kolpatzen duena, harrapaezin, iluntasunetik kolpatu eta iluntasunera itzulita. Poliziak aurpegia jarri behar dio arerioari erregistratu, kontrolatu eta atxiki ahal izateko, eta hori izan zen manifestazioa hasi gabe zegoela bortizki lehertzeko erabili zuten aitzakia.
Bataila luzeak etortzeke zirela jakitun, ez zuten manifestazioa dispertsatzeko asmo soila, erabili zuten biolentzia neurrigabearekin marka bat, ohartarazpen bat utzi nahi izan zuten manifestarien azaletan. Gupidarik gabe, ukabilkadaka, ostikoka, makilkadaka menifestazioa zatitu eta harresi baten kontra harrapatu zuten. Izu momentuak izan ziren, ateratzeko aukera bakarra harresiaren gainetik salto egitea baitzen.
Baina eman zuten hauste kolpea haien kontra itzuli zen; mila zatitan zartatutako manifestazio konpaktutik ihesi ateratakoak ehunka kideko taldeak osatzen joan ziren hirian zehar, eta polizia ez zen gai izan horien kontra aldi berean ekiteko. Soilik ekitean agertzen den arerioa zuen parean Poliziak; anonimotasun beltza janzterakoan agertzen dena, eta Polizia gerturatzerakoan anonimotasuna kentzean desagertzen dena. 20.000 agente gutxi ez, eta errefortzuak eskatu zituen Alemaniako Poliziak ostiral goizean.
Spontaneous demos all over the city. Cars on fire. Barricades on the streets. https://t.co/bDg9nTIOWe … #WelcomeToHell #NoG20 pic.twitter.com/FFftwqX3Nu
— th1an1 (@th1an1) July 6, 2017
Jolasak ostiral arratsaldera arte iraun zuen, goizeko ordu hotzenetan salbu. Egun hartan, goi bilkura hastear zela, talde anonimoez gain, beren gorputzekin hiriko garraiobideak oztopatu zituzten milaka pertsonak, eta goi bilera geldiarazi ez bazuten ere, hainbat kideren parte-hartzea oztopatu zuten, tartean Wolfgang Schauble Alemaniako Ekonomia ministroarena, Melania Trump, Donald Trumpen emaztearena eta Japoniako ordezkaritzarena.
Bien bitartean, ostegun arratsaldetik sakabanatuta ekin zuten kideak ostiral arratsaldean batzen hasi ziren Schanze auzoan, Rote Flora gune okupatu historikoaren inguruetan. Orduantxe izan zuten manifestarien eta polizien arteko talkek bere gorena: auzo osoan zehar suzko barrikadak egin zituzten, haien babesean komertzio handiak arpilatzeari ekin zioten eta ordu luzez gutxienez sei ur-kanoiei, tanketei, hainbat helikopterori eta ehunka poliziari aurre egiteko gai izan ziren milaka anonimo. Goizeko ordu txikitan, nekeak, alkoholak gaiztotutako giroak eta Poliziaren oldarraldiek eraginda, jendea auzotik irteten hasi zen, etxera bidean barrikadek eta arpilatzeek jarraitu zuten bitartean.
Behin giroa lasaitu zenean sartu zen Polizia militarra auzora, metrailetak eskuan, mugitzen zen oro armekin mehatxatuz. Antolatu zuten dispositibo erraldoiari anonimoek aurre egiten ziotela ikusita, beste ohartarazpen bat bidali nahi izan zuten militarrekin.
Ostiraleko gauak ajea utzi zien manifestariei, polizia urduri zegoen, errudun bila. Larunbatean azken ekitaldiek izan ohi duten tentsioa nabaria zen, antzezpenaren amaiera zein handia izango zen ikusteko zain. Horrenbesteraino, ezen gehiegizkoa izan baitzen askorentzat, eta oro har baketsua izan zen larunbateko manifestazio masiboaren ostean —75.000 eta 100.000 pertsona artean antolatzaileen arabera—, gutxi batzuk ausartu ziren aurreko egunetakoa errepikatzen. Gutxi batzuek kontainerrak erre eta eserialdiekin kaleak moztu zituzten. Baina Poliziak ondo ikasi zuen aurreko gauean. Schanze auzoa hartua zuten, eta eseritako manifestari baketsuei aurre egiteko militarrak atera zituzten bigarren gauez, badaezpada ere.
Batzuek festa demokratikoa ospatzen zuten bitartean, gerra demokratikoaren erakustaldia egin zuten kaleetan. 20.000 poliziaren armada –gerra terminologia ez da ausazkoa—, segurtasun indar militarren erabilera protesten aurrean, hirian bilkurak eta manifestazioak egiteko eta hainbat eremu zehatzetara sartzeko debekua, hiriko telekomunikazio guztien erregistroa, hirira sartzen diren pertsonen kontrola, batzuen sartzeko debekua, eta pertsona ugariren atxikitze prebentiboa dira bizi dugun gerraren adibideetako batzuk.
Goi bilerak iraun bitarteko egunetan izandako protestak baketzeko, hainbat hilabete lehenago hasi ziren dispositiboak prestatzen; aipatutako mekanismoak ez dira egun batetik bestera prestatzen. Protestak hasi baino dezente lehenagotik, eta protesta horien nolakotasuna jakin aurretik hasi ziren menperatze dispositiboak ezartzen; ez zuten legea hausten duenaren kontra erantzun gisa jokatu, baizik eta protestak hasi aurretik jada egoera arrunta bertan behera utzi zuten menperatze dispositiboekin.
Baina Hanburgoko kasu zehatzaz harago, hiriko salbuespen egoera arau bilakatu dute gerra hau irabazten saiatzeko, inguruko adibide askoren arteko batzuek frogatzen duten antzera: Frantziak 2015etik darama formalki salbuespen egoeran, eta salbuespena lege arrunt bilakatzeko asmoa adierazi du Macronek; AEBek salbuespen egoera formalean daramate 2001etik Patriot Act legeak direla eta, eta zer esanik ez Euskal Herrian hamarkada luzeetan bizi eta bizitzen jarraitzen dugun salbuespen egoera informalaz.
Idatziko dute zein justifikazio duten komertzioetako leiho hautsiek. Alta, nahikoa idatzi da G20ak ordezkatzen duen sistemaz, ongi jakina da nor zegoen parean; nahikoa manifestazio pankarten mezuaren atzean, irakurri behar zuenak jada irakurri du. Justifikazio eta azalpenak aspaldi emanda, duela asko erabaki zuen bakoitzak gerra honetan non kokatu nahi zuen.
Bataila igarota, jarraitzen du gerrak. Heiko Maas Alemaniako Justizia ministroak Europako ezker “erradikalen” fitxategi bateratu bat egiteko eskatu du, eta “erradikal” horien kontra baliabide gehiago bideratuko dituela iragarri du. Estatuak bakarrik ez, Bild Zeitung, Alemaniako egunkari handienetako batek laguntza eskatu die bere irakurleei sareetan dauden argazki eta bideoetan “biolentoak” identifikatzeko.
Bitartean, lurpean, Hanburgon altxatutako galtzada-harriek utzitako espazioetan, jarraitzen du ehuntzeak. Ondoko beltzezko anonimoari elkar helduz, ondoko ezezagunari janaria zerbitzatuz, edota besterik gabe, ondokoarekin bizitzaren ezinegona konpartituz hausten dira gure gizartean axolagabetasunak altxatutako hesi ikusezinak. Hala hasi omen zen bizitzak berreskuratzeko guda.
1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.
Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]
2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]
Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]
Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]
Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi... [+]
Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta... [+]
Hornigaien mundu mailako krisiak txip erdieroaleen eskasiarekin jo du goia. Pandemiaren behin behineko ondorio bat dela diotenen aurrean, badira uste dutenak energiaren krisi globalak azaleratutako arazoa dela honakoa. Txipak dira egungo petrolioa, eta bere gailurra gainditu... [+]
Aurreko hamarkadan Amazonek ordaindu zuen zerga tasa efektiboa %13 izan zen. 2020 urtean Amerikako Estatu Batuetako 55 enpresa handienek ez zuten zergarik ordaindu. Espainiako Estatuan mila miloi euro baino gehiago fakturatu zuten enpresen mozkinaren gaineko tasa efektiboa 4,57%... [+]
Europako autogintzako industriaren geldialdiaren erdian Margrethe Vestager Lehiakortasunerako europar lehendakariordeak iragarri du Europar Batasuneko lehia-politika errebisatuko dutela estatuek mikrotxipen produkzioa diruz lagundu dezaten.