William Shakespeare idazle ingelesaren Hamlet drama ezaguna euskaraz emango dute estreinakoz Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek. Xabier Mendigurenek egokitu du, eta Ander Lipus du protagonista nagusi.
"Hamlet ez da klasikoa aspaldikoa delako bakarrik: klasikoa da, batez ere, antzinakoa izan arren aldiro irakurketa berriak sortzen dituelako", diote aipatu konpainiek. "Errautsak ikuskizunaren ondoren, Shakespearen obra berrinterpretatu dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin, Xabier Mendigurenen adaptazioan eta Ximun Fuchsen taula zuzendaritzarekin".
Egungo gizartearen kezka nagusietako bat langabezia da, eta hura du ardatz euskarazko bertsioak.
"Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da hauzia".
Ander Lipusek jokatuko du Hamlet printzearen rola. Gainerako aktoreak dira: Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu eta Urko Redondo.
Datozen emanaldien zerrenda:
Azaroa
1 Luhuso
2 Azpeitia
3 Bilbo
4-7-8-9-10 Donostia
11 Larresoro
14 Hendaia
16 Leioa
17 Durango
22 Zornotza
23 Berriz
24 Atarrabia
29 Zumaia
30 Gernika
Abendua
1 Orereta
Urtarrila
24 Tolosa
25 Hondarribia
26 Arrasate
31 Basauri
Otsaila
1 Bermeo
2 Oñati
Martxoa
14 Beasain
15 Markina
21 Arrigorriaga
22 Miarritze
28 Ermua
30 Zarautz
Apirila
4 Donibane Garazi
11 Andoain
12 Bidarte
26 Aulesti