Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan uztailaren 13an.
Ismail Haniyeh Hamaseko diplomazia burua eta askoren ustez agintari politiko nagusia zena hil egin dute Iranen, bere bizkartzainetako batekin batera, zeuden eraikina bonbardatu ondoren. Israeli egotzi diote hilketa eragile ugarik, haien artean Hamasek eta Irango gobernuak. Hamaseko buruaren hilketak eskualdean tentsioa igotzea eragin du eta su-etenerako negoziazioen etetea ekar dezake, analisten arabera. Izan ere, Haniyeh zen negoziaketetako erreferentzia nagusia, eta hilketak zalantza gehiago sortu ditu akordioaren bideragarritasunari buruz.
Iranek Israel “gogor zigortuko” duela agindu du, Haniyehren heriotzaren mendeku gisa. “Gure ardura da errepublika islamikoan gertatu den eraso odoltsu hau mendekatzea” esan du Ali Khamenei Aiatolak, Irango agintari gorenak. Berak gidatu du Haniyehren ohorezko hileta Teheranen, milaka pertsonarekin batera. “Hilketa ez da erantzunik gabe geldituko” adierazi du Irango Parlamentuko bozeramaileak, eta gehitu du Haniyeh “palestinar guztien ahotsa” zela munduan.
AEBetako Estatu idazkariak, Antony Blinkenek, esan du AEBek ez zutela atentatuaren berri eta ez dutela “Haniyehren hilketan parte hartu”. Defentsa idazkariak esan du Ekialde Hurbileko gerra ez dela saihestezina, baina Israelek erasoak jasatekotan AEBek lagunduko diotela defendatzen. Aditu ugarik diote AEBei ez zaiela komeni eskualde mailako gerran sartzea, eta Netanyahuk daramatzala bide horretatik.
Hainbat herrialdeetako ordezkariek salatu dute Haniyeren hilketa, tartean Txinak eta Turkiak, eta Netanyahuri leporatu diote bakea nahi ez izatea. Qatarreko lehen ministro Mohammed bin Abdulramanek, negoziaketetako bitartekari izan denak, salaketa publikoa egin du, galdetuz ea nola izan dezakeen arrakasta bitartekaritza batek, “alde batek beste aldeko negoziatzailea hiltzen badu”.
Bestalde, Fuad Shukr hil du Israelek Beiruten, Hezbollahren sortzaileetako bat, eta agintari nabarmendua zena. Israelek okupatutako Golango gainetan druzoen komunitateko hamabi haur hil izanaren erantzuna izan da hilketa, Israelen esanetan, nahiz eta Hezbollahk ez duen eraso hori bere gain hartu. Gainera, Hamaseko buru militarra, Mohamed Deif, uztailean Gazako bonbardaketa batean hil zuela iragarri berri du Israelgo Armadak, baina talde palestinarrak ez du baieztatu oraingoz. Deif Qassam brigaden sortzaileetakoa izan zen, eta miliziaren agintari izan da hogei urte baino gehiagoan.
Hilketa guzti hauekin, Israelen aurkako jarrera gogortu dute eskualdeko aktore ugarik. NBEtako Segurtasun Kontseiluak larrialdiko bilera deitu du, tentsioen gorakada lantzeko. Palestinak NBEan duen ordezkariak esan du “nazioarteko komunitateak aukeratu egin behar duela, bakearen eta segurtasunaren alde egon, edo Israeli utzi denok amildegira eramaten”. Israelek urriaren 7tik 17.000 eraso egin ditu Ekialde Hurbilean, bost herrialdetan: Palestinako Lurralde Okupatuetan, Libanon, Sirian, Yemenen eta Iranen.
Nor zen Ismail Haniyeh
Haniyeh bi hamarkadaz baino gehiagoz izan da Hamaseko kide nabarmena, eta Hamaseko talde politikoko burua 2017tik aurrera. AEBek terroristatzat hartua 2018tik, 2019an Gaza utzi zuen eta atzerrian bizi zen ordutik, Hamasen diplomazia buru gisa jarduten.
Joan den apirilean Israelek bere hiru seme-alaba eta hainbat biloba hil zituen Gazako bonbardaketetan. Haniyeh Qatarren bizi izan da azken urteetan. Urrian abiatutako genozidioaren baitan, Haniyeh bitartekari garrantzitsua izan da Qatar, Egipto eta AEBek bideratutako su-eten negoziaketetan. Iturri batzuen arabera gertu egon zitekeen aurreakordio oinarri bat, baina Haniyehren hilketak hankaz gora jarri du egoera, eta ikusteko dago nola lur hartzen duen.
Kazetarien heriotza
Israelek Al Jazeerako bi kazetari hil ditu asteazken honetan, Ismail al-Ghoul berriemailea eta Rami al-Rifi kamera, Gazan kazetaritza lana egiten ari ziren bitartean. Gaza hiriaren mendebaldean zeudela, armada sionistaren bonbek beren ibilgailua jo eta biak hil dituzte. Al Jazeerako editore Mohamed Moawadek kazetarien “adorea” goraipatu du, Gazako genozidioa kontatzen egindako lanagatik.
Hainbat eragilek salatu izan dute Israelek sistematikoki egin diela eraso kazetariei. Urriaren 7tik 165 kazetari palestinar hil dituzte sionistek, Gazako Gobernuaren arabera.
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]