argia.eus
INPRIMATU
Hamasei kontzertu jasoko ditu EOSen Matinéeak zikloak
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolatutako Matinée zikloaren 20. edizioak hamasei emanaldi jasoko ditu, hilaren 24tik datorren urteko ekainera bitartean. Iñigo Alberdi EOSeko zuzendari nagusiak egitarauak askotariko kontzertuak bilduko dituela nabarmendu zuen Donostian egindako aurkezpenean. Ganbera taldeek, Euskadiko Orkestraren zein BOSeko musikari-taldeek, Andra Mari Abesbatzak edo Gonzalo Tejada eta Iñaki Salvador bezalako musikariek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

2011ko irailaren 12a

Abonuen salmenta. Hamasei kontzertuetarako abonuak salgai daude jada Euskadiko orkestraren telefono zenbakiaren bidez (943 01 32 32). Abonuaren prezioa 75,00€-koa da. Orkestraren beste zikloetako abonatuek, Kursaal Fundazioko abonatuek, Eureka! Zientzia Museoaren lagunek eta Gazte Kutxa eta Urrezko Txartelaren titularrek deskontua izango dute.

Denboraldi honetan ere doako autobus zerbitzua izango da abonatuentzat, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4. zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribidea, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34an geldialdiak egiten dituena.

Sarreren salmenta. Sarrera solteak irailaren 19tik aurrera eros ahal izango dira. Sarrera bakoitzaren prezioa 6,50€-koa izango da eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke; Egoitzaren leihatilan, halaber, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera, aforo librerik balego.