argia.eus
INPRIMATU
Hamas eta Palestinako Aginte Nazionala elkar ulertzearen bila
  • Bake prozesuan aurrerapausoak emateko aukerak eztabaidatuko dituzte asteartetik aurrera Hamasek eta Palestinako Aginte Nazionalak. Hainbat bilera egitea aurreikusi dute, Kairon eta Qatarren hurrenez hurren 2010 eta 2011ean lortutako hitzarmenak abiarazteko.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 22a
Ismail Haniyek Musa Abu Marzu diputatuari harrera egin zion Gazan. (Arg: AFP)

Hamas mugimenduko bigarren izandako Musa Abu Marzuq Gazara iritsi zen astelehenean. Gazako zerrendako lehen ministro Ismail Haniyerekin elkartu zen atzo bertan.        

Palestinako Askapenerako Erakundeko lau kide gaur iritsiko dira Gazara, Fatahko kide Azzam El Ahmad buru dutela. Palestinako Aginte Nazionalako presidente Mahmud Abbasen izenean ariko dira negoziazioetan.

Bake prozesuarekin aurrera egiteko bilera hauen testuinguruan, borondate oneko keinu gisa Gazako agintariek 10 preso aske utzi dituzte. Fatah alderdiarekin esku-hartzeak izateagatik hainbat kartzela-zigor ezarri zizkieten.