Sare herritararrak antolatuta, Bilboko La Casillatik abiatu da manifestazio burua 17:30ean, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude gaur goiburupean. Gara-ren kontaketaren arabera 95.000 pertsona izan dira. Hemen jarraitu daiteke manifestazioa, Dani Blancoren argazkien bidez.
Euripean abiatu da manifestazioa eta, hala ere, dozenaka mila lagunek bat egin dute Sareren deiarekin. Mirentxineko furgonetek zabaldu dute bidea eta haien atzetik zihoazen "motxiladun haurrak" deiturikoak, presoen seme-alabak edo presoak bisitatzen dituzten umeak. "Euskal presoak etxera" oihua etengabekoa izan da manifestazioan zehar. Bilboko Udalean amaitu da martxa, ohi bezala. Aurtengo manifestazioan oso presente izan dira Frantziako Estatuko mugimenduak, esaterako, Frantziako Gobernuak datozen asteetan presoak gerturatuko dituela, goizean Vocento taldeko hedabideek zabaldu dutena eta Txetx Etxeberri "bakearen artisauak" baietsi duena. Hemen Dani Blancoren manifestazioko argazkiak.