2012an 7.500 inguru ziren, eta 15.000 pasatxo dira orain. Gaur egun 65 urterekin erretiroa hartu ahal izateko 37 urte eta bederatzi hilabete izan behar dira kotizatuta, eta denbora hori luzatzen joango dira 2027ra arte. Urte horretan, 38 urte eta sei hilabete izan beharko dira kotizatuta.
64 urtetik gora Gizarte Segurtantzan kotizatzen duten langileen kopurua bikoiztu egin da azken hamarkadan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2012an 7.500 inguru ziren, eta 15.000 baino gehiago dira orain. Azken urtean %11,5 handitu da kopurua.
Azken urteetan egindako pentsio erreformak erretiroa hartzeko adina atzeratzen ari dira. Gaur egun, 65 urterekin erretiroa hartu ahal izateko 37 urte eta bederatzi hilabete izan behar dira kotizatuta, eta hortik behera kotizatutakoek 66 urte eta lau hilabeterekin jubilatu ahal izango dute.
Datozen urteetan denbora gehiago kotizatu beharko da 65 urterekin erretiroa hartzeko, eta urtetik urte handitu egingo dute denbora, 2027ra arte: 2024an 38 eduki beharko dira kotizatuta, eta 2027an 38 urte eta sei hilabete. Urte horretan, hortik behera kotizatutakoek 67 urte bete baino lehen ezin izango dute jubilatu.