Estatuaren Abokatuak aurkeztu du salaketa Gasteizko epaitegian, Guardia Zibilak eginiko txosten bati erreferentzia eginez. Hortaz gain, beste 1.500 euroko isuna ezarri dio epaileak.
2008an ezarritako sententzia betetzeko agindua luzatu dio Gasteizko Administrazioarekiko Auzitegiko Manuel Castro Calvo epaileak Natxo Urkixori, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.
Espainiako bandera “udaletxeko lehentasunezko toki batean” jartzea eskatzen zuen sententzia horrek. Hori dela eta, udaletxeko baloian jarri zuen udalak bandera, baina horrekin nahikoa ez dela uste du epaileak, toki berean beste hainbat bandera daudelako -udalerrian bizi diren beste jatorri batzuetako auzokideen herrialdeetakoak-. Hori dela eta, 10 eguneko epea eman dio epaileak Laudioko alkateari “2008ko sententzia osorik betetzeko” eta gogorarazi dio sententzia betetzen ez badu “desobedientzia delitua” egotzi ahalko lioketela.
1.500 euroko isuna
Estatuaren Abokatuak aurkeztu du salaketa Gasteizko epaitegian, Guardia Zibilak eginiko txosten bat baliatuta. Epaileak bat egin du salaketaren argudioekin, eta 1.500 euroko isuna ezarri dio alkateari. Ez da Urkixok afera horregatik jasotzen duen lehen isuna, duela bi urte kopuru bereko beste bat jaso baitzuen.
Artikulu hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.