argia.eus
INPRIMATU
Hamar biztanletik bat urteko 8.000 euro baino gutxiagorekin bizi da Hego Euskal Herrian
  • Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen egoera Espainiako Estatuko hoberenetakoa da, INEren 2016ko Bizi Baldintzen Inkestako datuen arabera. Hala ere, Euskal Herriko hamar herritarren artean batek 8.209 euro baino gutxiagorekin igarotzen du urtea.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko apirilaren 27a
Pobrezia Bilboko kaleetan. (Arg.: Ane Eslava)

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan pobrezian erortzeko arrisku-tasa %9koa da, Espainiako Estatuko baxuena. Gizarte bazterketaren arrisku tasa, ordea, %15ekoa da EAEn eta %13koa Nafarroan. Espainiako pobrezia arrisku tasa %22,3koa da eta gizarte bazterketaren arrisku tasa %27koa.

Euskal Herriko batez besteko errentak ere nabarmen gainditzen du Estatukoa. EAEko eta Nafarroako familia bakoitzak 34.054 eta 33.167 euro irabazten ditu urtean, hurrenez hurren. Espainian, berriz, 26.730.

Hego Euskal Herriko datuak Espainiako Estatuko onenetakoak dira, beraz. Nolanahi, hamar euskal herritarren artean batek 8.209 euro baino gutxiago irabazten du urtean. Espainian bost biztanletik batek pobrezian bizitzeko arriskua du eta ia hiruk bazterketa sozialean bizitzekoa.

Pobrezia arrisku tasa altuenak dituzten erkidegoak Andaluzia (%35,4), Kanariar Irlak (%35), Gaztela-Mantxa (%31,7), Valentzia (%25,7) eta Murtzia (%24,5) dira.