argia.eus
INPRIMATU
Hamalau herri daude gorri EAEn
  • Eusko Jaurlaritzak apirilaren 6 goizean berritu du apirilaren 4ko datuak barne hartzen dituen COVID-19aren positibo tasa udalerrika. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, 100.000 herritarreko 400 kasutik gorako tasarekin gorriz ageri diren herriak 14 dira. Tartean dago Gasteiz hiria 440,57ko tasarekin. Lurralderik gorriena Gipuzkoa da.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 06a

Eusko Jaurlaritzaren buletinaren arabera, Gasteiz da Araban gorri ageri den herri bakarra.

Bizkaian Ondarroa dago gorrien 1.050,54ko tasarekin, eta baita ere Ermua 524,38ko tasarekin.

Gipuzkoan dira tasarik altuenak eta herri gehien gorri daudenak: hamaika herri guztira. Ordiziak du tasa altuena 1052,63rekin eta gorri daude baita ere Urretxu 1025,04rekin, Lazkao 958,81ekin, Legazpi 939,47rekin, Beasain 898,65ekin, Zumarraga 753,49rekin, Tolosa 592,78rekin, Arrasate 552,49rekin, Oiartzun 540,07rekin, Oñati 514,48rekin eta Lezo 427,63rekin.