argia.eus
INPRIMATU
Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik
  • Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko espetxe-zigorra, beste hamaika urteko inhabilitazioa eta biktimarengatik hamabost urteko urruntze-agindua ezarri dio irakasleari, sexu abusuen delitua urratzea egotzita.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 15a
Gazteluetako irakasle ohia epaiketan. Argazkia: @eldiarioes

Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko kondena ezarri dio Opus Deiko Gazteluetako ikastetxeko irakasle ohiari, sexu abusuen delitua jarraikortasunez urratu izana egotzita. Biktimaren familiako abokatuak jakinarazi duenez, ustezko erasoak 2008-09 eta 2009-10 ikasturteetan ikasleak hamabi eta hamahiru urte bitarte zituenean gauzatu ziren.

Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra edo 20 hilabeteko espetxealdiaren eskaera alternatiboa eskatu zuen akusatuarentzat, gertakarien momentuan zegoen legediaren ordez, Zigor Kodeak izan duen erreformaren arabera epaitzea erabakiko luketen kasuan.

Akusazio Partikularrak aldiz hamar urteko zigorra eskatu zuen akusatuarentzat, nagusitasun eta konfiantza abusuen delituak gehituz gero, hamalau urtera arte luzatzeko aukerarekin. Defentsak bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu zuen.

Azkenean Bizkaiko Auzitegiak, Akusazio Partikularraren eskakizunetara gehien gerturatzen den erabakia hartu du.