Zazpi Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospatukizunak hasi dira. Aste honetan, Alde Zaharreko Gaztetxean, kontzertuak, bertso-saioak, jolasak eta antzerkiak antolatu dituzte.
7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospatukizunekin hasi dira. Arratsalde Alternatiboak hasiera eman zion aste honetako ospakizunei. Egun guztietan ekintza desberdinak antolatu dituzte, eta gaztetxera hurbiltzeko deialdia zabaldu dute.
Gaur, adibidez, mahai-ingurua prestatu dute. Bertan, jorratuko duten gaia, honako hau izango da, emakumeak eta espazioak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta parte hartzea eskertuko dutela adierazi dute.
Horrez gain, asteburua heldu aurretik, beste ekintza desberdin batzuk prestatu dituzte. Antzerkiak, umeentzako jolasak, ginkana, dokumentalak eta kontzertuak egongo dira astean zehar. Ostegunean, berriz, kunbia dantzatzeko aukera egongo da Sonora Kilombok zuzenean emango duen emanaldian.
Asteburua, nola ez, jaiaren ardatza izango da, eta larunbatean egun guztian zehar ospakizunekin ibiliko dira, eguerditik hasita. Buffle poteoa, herri bazkaria, dantza poteoa eta kontzertuak gaztetxean Chakka, Zazkel eta Dj Lolaren eskutik. Bazkaria izango da ordaindu beharreko bakara. 7€ izango dira eta tiketak Adaxka eta Errondabide tabernetan egongo dira salgai.
Bukatzeko, igandean, bertsolariak izango dira protagonistak. Miren Amuriza, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal egongo dira ospakizunei amaiera ematen. Horrez gain, aste osoan zehar, 7killo azoka egongo da gaztetxearen barruan.
Artikulu hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.