argia.eus
INPRIMATU
Hamaika Telebistak egoitza berria inauguratu du Donostian
  • Hamaika Telebistak egoitza berria ireki du Donostiako Zuatzu parkeko Pia eraikinean. Duela hiru urte hasi zen emititzen Bilbon, eta geroago Donostiara heldu zen. Duela gutxi arte Gipuzkoa Telebistaren egoitzatik emititu du, eta orain ere alokairuan jarraituko du.

2012ko apirilaren 19a
IƱaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria.

"Gauza batzuk hobetuko ditugu etxe honetan; izango ditugun baliabideak kontuan hartuta, kalitatean nabarituko da", azaldu zuen Iñaki Uria zuzendariak atzo egindako ekitaldian.

Besteren artean, irrati lizentziak eskuratzeko Eusko Jaurlaritzak irekitako deialdian izena eman dutela jakinarazi zuen Uriak.

Inaugurazio ekitaldiaren bideoa (Hamaika.tv):