argia.eus
INPRIMATU
Hamaika telebista Interneten ikus daiteke

2010ko maiatzaren 25
Hamaika telebista

Hamaika.tv helbidean ikus daiteke aurrerantzean Hamaika telebista zuzenean. Orain arte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jasotzen zen seinalea Lurreko Telebista Digitalaren bitartez. Oraingoz proba edo beta fasean daude, eta erantzunaren arabera zerbitzariak eta alde teknikoa sendotu beharko dutela adierazi dute. Egun Bilboko egoitzan ekoitzitako saioak emititzen dituzte, baina ekain amaierarako Donostian prestatzen ari diren bigarren egoitzatik emititzen hastea dute asmoa.