argia.eus
INPRIMATU
Hamaika bidaiari deportazio bat gelditzen saiatu dira Vuelingen hegaldi batean
  • Hegazkinaren barnean eskuburdinak jarrita zegoen pertsona batez interesa agertu zuten hainbat pertsona identifikatu zituen Guardia Zibilak. Hamaika bidaiari Bartzelonako El Prat aireportuan lurrean geratu behar izan ziren, protesta egitearen ondorioz, bidaiatu ezinik, La Directak jaso duenez.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 17a
Bidaiari batzuk zutik, hegaldia ez ateratzeko saiakeran. (Argazkia: Anna Palou

Bartzelonatik Dakarrera joatekoa zen Vueling konpainiaren hegaldi batetik hamaika bidaiari kanporatu zituzten larunbatean, zutik protesta egiteagatik deportazioaren aurka.

"Deportazio hegaldia. Geldi gaude pilotuak ez duelako elkartasuna adierazi nahi. Erresistitzen saiatuko gara. Vueling eta Iberia, zertan ari zarete?", zioen hegaldian zegoen pertsona batek Twitter bidez.

 

 

Azkenean hamaika pertsona horiek hegalditik bota, Vueling eta Iberian bidaiatzeko debekua jarri eta lau ordu beranduago atera zen hegazkinean Senegalera deportatu zuten pertsona hori.