argia.eus
INPRIMATU
Hamaika hildako eta hainbat zauritu Estatu Islamikoak Afganistanen egindako atentatuan
  • Kabuleko sij gutxiengo erlijiosoaren tenplu bati tiroka eraso egin dio Estatu Islamikoak, sinestunak goizeko otoitzerako batu direnean. Afganistango segurtasun indarrek tiroketan parte hartu duten hiru yihadistetako bat hil dute.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 25

Estatu Islamikoak aldarrikatu du asteazken goizeko erasoa, hasieran Zabihullah Mujahid bozeramaleak hori ezeztatu badu ere. 

Afganistan osoko 300 familia inguruk osatzen dute sij komunitatea, gehienak Kabulen bertan bizi dira. Gutxiengo horrek herrialdeko parlamentuan esrleku bat du, gaur egun Narender Singh Khalsa da beren diputatua.

Ez da izan gutxiengo horrek jasandako lehen erasoa duela bi urte talde bereko militante batek bonbaz jositako txaleko bat leherrarazi baitzuen sjiek eta hinduek osatutako talde baten alboan. Taldea Ashraf Ghani presidentearekin batzera zihoan. Eraso horretan Khalsa, gaur egungo sij diputatuaren aita, Avtar Singh Khalsa hil zuten.

Lau hamarkada luzeko gatazka ari da sufritzen Afganistan, eta horrek eragin zuzena du sij eta hindu gutxiengo erlijiosoek (biak ala biak indiar jatorrikoak) herrialdetik alde egitearekin. Hori horrela, beren kopuruak ikaragarri egin du behera azken 30 urteean: 200.000 inguru izatetik 1.500 izatera.