argia.eus
INPRIMATU
Hamahiru kilo galdu ditu Iñaki Bilbao presoak gose greban
  • Maiatzaren 28an hasi zuen gose greba Iñaki Bilbao presoak eta ekainaren 17an hamahiru kilo galduak zituela jakinarazi zuen bisitan joan zen lagun batek.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 20a
Donostian Iñaki Bilbaoren aldeko kontzentrazioa (Arg: Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua)

Iñaki Bilbaok hamar urte darama Puerto III-ko espetxean isolamendu moduloan, muturreko egoeran. Pasa den maiatzaren 22an lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu zioten eta baimendua zuen komunikazio bat eten zioten. Orduan hartu zuen gose greba eta itxialdia egiteko erabakia.

Erabakia ez da ordea neurri horiei erantzuteko, “independentzia eta sozialismoaren alde” borrokatzeko baizik. “Protesta gogor honekin Alternatiba posible bakarra borroka egiten jarraitzea dela adierazi” nahi duela esan du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak ohar baten bidez.

Mugimenduak sostengu kanpaina du martxan eta larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon egoera hau salatzeko.