Europa Press eta EFEk zabaldu dutenez, Ekinen kontrako operazioa ireki dute bart goizaldeko 2:20ean, Grande Marlasca epaileak aginduta. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du, "Espainiar estatua prozesu politikoa zapuzteko ahalegin" gisa ulertu behar dela operazioak. Hauek dira baieztatutako atxilotuen zerrenda: Iker Moreno (Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailearen semea), Iñigo Gonzalez, Xabier Beortegi, Gorka Zabala, Jon Patxi Arratibel, Koldo Garcia, Miguel Angel Llamas Pitu, Edurne Sauzo. Apurtu.org webgunearekin lotura dutelako atxilotu dituztela zabaldu dute zenbait hedabidek, "ETAren alde lan informatiko eta propagandistikoa" egiten zutela dio Europa Pressek. Operazioak irekita jarraitzen du.