argia.eus
INPRIMATU
Hamabi ikasgela informatiko, Amazigh herriko haurrentzat
  • Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2021eko abenduaren 21a

Elkartenet Hezkuntza Elkartea eta Agharas daude proiektuaren atzean. Gipuzkoako Hezkuntza sailetik utzitako ordenagailuak berrerabiliz, Mellab eskualdeko eta inguruko haurrentzako informatika gelak sortuko dituzte. Marokotik hegoaldera dago Mellab, herrialdeko behartsuena da eta ez dute oinarrizko hezkuntzarako ez lehen hezkuntzarako sarbiderik; senideek hartu ohi dute zeregin horren ardura.

Jolasean oinarritutako irakaskuntza dute buruan, TxikiLinux sistema eragilea erabiliz. TxikiLinuxen frantsesezko bertsio bat probatua dute dagoeneko han, eta arrakastatsua izan dela azpimarratu dute.

Proiektuaren bidez helburua da, besteak beste, “Amazigh herriaren garapenean laguntzea, haurren eta gazteen hezkuntzan arreta jarriz”.

Lotura honetan proiektuaren nondik norakoak aurkituko dituzu xeheago.