argia.eus
INPRIMATU
Hamabi hildako Turkiak Kobaneri laguntza ukatzearen aurkako protestetan
  • Gutxienez hamabi hildako utzi dituzte Turkiako hainbat hiritan astearte gauean egindako protestek. Estatu Islamiarrak Kobaneko hirian egindako erasoen aurrean Turkiako Gobernuaren pasibitatea salatzea zuten helburu.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 08a
Manifestarien eta poliziaren arteko liskarra Turkian. (Reuters)

Manifestariek autoak eta gurpilak erre dituzte eta poliziak negar-gasa jaurtita erantzun du, Aljazeerak argitaratu duenez.

Liskarrak Turkiako hainbat hiritara zabaldu dira. Istanbulen 100 pertsona inguru atxilotu dituzte eta beste 30 zauritu egon dira, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak ohar baten bidez esan zuenez, horien artean zortzi poliziak dira.

Biztanleria kurdua handia den hirietan (Diyarbakir, Siirt eta Van) agintariek etxeratze agindua eman dute.