Hamazazpi gazte daude guztira auzipetuta Iruñean martxoan egin zen “Errepresioari Autodefentsa” manifestazioaren harira. Horietatik hamabik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute gaur. Beste bostak adingabeak dira.
Igande goizean zabaldu zuten albistea sare sozialen bidez. Matxoaren 11n Iruñean egin zen “Errepresioari Autodefentsa “ manifestazioaren harira auzipetu dituzte gazteak. Espainiako Nazionalaren kargak eta istiluak izan ziren manifestazioan. Goizeko 10:30etatik aurrera hasiko dira gazteak deklaratzen. Terrorismo delitua egozten diete eta honen arabera sei eta hamabi urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.
Manifestazio beraren harira ia zortzi hilabete daramatzate Errenteriako hiru gaztek espetxean. Carmen Lamela epaileak darama auzia. Altsasuko auzia eta Kataluniako Jordiena daraman berak.