argia.eus
INPRIMATU
Hala Bedik eskatu du irrati lizentzien lehiaketa berriz egiteko
  • Legebiltzarrari eskatu dio Hala Bedi irratiak lizentziak banatzeko lehiaketa berria martxan jartzeko eta oraingoz behin-behinean emanda duen lizentzia behin-betikotzeko.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 29a
(Argazki: halabedi.eus)

Ainhoa Villaverde Hala Bediko kidea mintzatu zaie legebiltzarkideei, eta adierazi du Eusko Jaurlaritzari eskatzeko iker ditzala 2012ko lizentzia banaketa egiteko prozesuan gertaturiko irregulartasunak.

Patxi Lopezen gobernuaren garaian aipatu irregulartasunak medio bertan behera utzi zuten esleipena. Villaverdek azpimarratu du ordutik geldirik dagoen gaia dela eta eskatu du behingoz pausoak eman eta afera konpontzeko.

Ikusi Hala Bedik zabaldu duen bideoa: