Giro ederrean, larunbat goizean jokatu da Senpereko Larraldea etxaldean Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa. Haira Aizpurua izan da irabazlea eta Oneka Arteaga gelditu da bigarren.
Haira eta Onekaz gain, Haize Lekuona, Aetz Etxart, Laida Etxeberri eta Oihan Perez aritu dira finalean eta biziki maila ederra erakutsi dute denek ere. Aurtengo edizioan 16 bertsolarik parte hartu dute txapelketan.