argia.eus
INPRIMATU
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan
  • Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun zaurituz.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 24a
Borrakadaren marka pertsona baten bizkarrean.

Tentsioko uneak bizi izan dira. Ertzaintzak bi zutabeetako baten aurka kargatu eta hainbat zauritu eragin ditu. Zauritu gehienak Ertzaintzak emandako borrakaden ondorioz izan ziren: lepoan, bizkarrean, besoan, besteak beste. Bultzakaden ondorioz sastraketara eroritako jendeak ere zauriak egin ditu.

Jarraian hainbat argazki, martxa amaitu berritan atereak.