argia.eus
INPRIMATU
Hainbat pertsona identifikatu dituzte Gasteizko campusean, IAren mobilizazioaren aurretik
  • Ikasle Abertzaleek salatu dute goizean goizetik hainbat fakultatetako ateak itxita daudela eta Ertzaintzaren presentzia "nabarmena" dela EHUko Gasteizko campusean. Jendea identifikatzen eta motxilak miatzen ari direla azpimarratu dute. Gaur 12:00etarako mobilizazio deia egin dute, EHUk jartzeko asmoa duen 34 espedienteen aurka.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko otsailaren 16a
Martxoaren 24ko ikasle greban 34 pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak.

Gutxienez hamabi pertsona identifikatu dituzte EHUko Gasteizko campusean, eta motxilak miatzen ari dira, Ikasle Abertzaleek jakinarazii dutenez. Gaurko deitu du mobilizazioa ikasle antolakundeak,  34 ikasle unibertsitatetik kanporatuak izateko arriskuan daudela salatzeko. IAk adierazi duenez, Ertzaintzaren presentzia "nabarmena" da campusean eta hainbat fakultatetako ateak itxita daude. 

Iazko martxoaren 24ko ikasle greban 34 ikasle atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteizko EHUko campusean. EHUk ikasle horiei espedienteak irekitzeko asmoa duela jakinarazi diete, gutun bidez. IAk salatu du "unibertsitatetik jardun, aldarri zein antolakuntza politiko oro bortxaz ezabatu nahi izatearen seinale" dela espedienteen irekiera.

Horregatik, mobilizazioa egingo du Ikasle Abertzaleakek gaur 12:00etan, Gasteizko campusean, Askatasun politikoak defendatu, espedienterik ez! lemapean. Hiru exigentzia mahaigaineratu dituzte: espedienteak atzera botatzea, polizia unibertsitatera ez sartzea eta unibertsitateko kontrol sozialarekin amaitzea.