argia.eus
INPRIMATU
Hainbat leherketa Bagdaden, AEBek Irak inbaditu zuteneko urteurrenaren bezperan
  • Gaur Bagdaden hamarnaka lagun hil dira eta beste hainbat zauritu ekintzaile suniek jaurtitako lehergailuen eztandaren ondorioz, zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Bihar beteko dira hamar urte AEBek Irak inbaditu zutenetik.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko martxoaren 19a
Irakeko polizia bonba autoaren arrastoak aztertzen.

Lehergailuak zituzten zenbait auto jarri dituzte suniek xiiten auzoetan, eta azkeneko datuek gutxienez 34 hildako egon direla diote. Lehenengo autoa jatetxe baten parean lehertu da, lau hildako eta 15 zauritu eraginez. Jarraian gutxienez beste bi leherketa egon dira.

Duela hamar urte, 2003ko martxoaren 19an, Irakeko gerra hasiko zuten lehenengo leherketak gertatu ziren Bagdaden. Bagdad kanpoaldeko Dora auzunean izan ziren leherketa horiek, bertan Saddam Hussein zegoela uste baitzen.

Hamar urte geroago izandako gertakariek erakusten dute, AEBen interbentzioak Iraken barruan tentsio sektarioak areagotzeko besterik ez duela balio izan.