argia.eus
INPRIMATU
Hainbat kazetari jo du Poliziak Maravillas gaztetxea ixtearen kontrako protestetan
  • Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxea ixtearen kontra astearte eta asteazkenean foru poliziak egindako oldarraldietan euren lanean ari ziren hainbat kazetari ere eraso ditu, herritarrez gain.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 10

Asteazken iluntzean poliziaren hesietara lapikoekin soinua eginez hurbildu diren manifestarien kontra egin dute agenteek, borrekin eta gomazko pilotak jaurtiz, momentu horretan Barañaingo Plazaberri agerkariko kazetari bat jo dute, Ahotsa.info-ren bideoan ikus daitekeen moduan:

Berria-ko Ion Orzaizek txio bidez salatu duenez, asteartean Ahotsa.info eta Berria-ko kazetariek “jaso genuen egurra”.

 Ahotsa-ko kameralariak grabatutako beste bideo honetan (4'30 minutuan) entzun daiteke kameralaria Espainiako Poliziaren agente bati esanez “ni ez jo, jadanik behin jo didazue-eta”.