argia.eus
INPRIMATU
Hainbat eraso homofobo salatu ditu Gasteizko Transbollomarika sareak
  • Erasoak azken asteetan gertatu direla salatu dute. Asteazkenerako, elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko ekainaren 13a
LGTBIQ kolektiboaren aldeko elkarretaratzea.

Gasteizko Sare Transbollomarikak azken egunotan gertatutako eraso fisikoak eta ahozkoak salatu ditu: "Hainbat pertsonaren askatasun sexualaren jardunerako eskubidea urratuz dabiltza". Era berean, jarraipenak eta jipoiak izan direla ere jakinarazi du.

Sarearen esanetan, Udaltzaingoaren biktimenganako jarrera "ezegokia" izan da. Izan ere, adierazi duenez, ez dio "behar besteko garrantzia eman erasotutako pertsonarekiko asistentziari ezta erasoaren larritasuna eta motibazioari ere".

Hala, elkarretaratzea deitu du Transbollomarika sareak, datorren asteazkenerako, 19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra