Sexu erasoa leporatuta atxilo hartu ditu Ertzaintzak bi gizonezko Urduñan, joan den asteburuan, Otxomaio jaien testuinguruan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zenbait emakumek jarritako salaketen ondotik, ustezko bi erasotzaileak identifikatu eta atxilo hartu dituzte igandean. Ukituak egin dizkietela salatu dute hainbat emakumek.
Laudioko ertzain etxean daude bi gizonezkoak, epaiketaren zain.