argia.eus
INPRIMATU
Hainbat emakume Nafarroako Legebiltzarrean kateatu dira eta Foruzaingoak manifestari bat atxilotu du
  • Martxoaren 8ko mobilizazioen barnean antolatutako ekintza izan da.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 08a
Irudia: Ahotsa.

Eguerdi aldera, emakume talde batek ekintza egin du Iruñeko Nafarroako Legebiltzarrean. Zenbait ekintzaile legebiltzarrera kateatzen ziren bitartean talde txiki batek pankarta bat zabaldu du sarrera nagusiaren aurrean. “Feminismotik dena aldatu. Sistema arrakalatu”, zioen pankartak.

Edurne Senosiain Esparzak zabaldu duen bideoak erakusten du legebiltzar aurrean irakurri duten mezua:

Foruzaingoa bertan zen, baina emakumeen asmoez ohartu eta korrika kateatzea ekiditen saiatu direnerako, ekintzaileak lotuta zeuden. Inguruan ekintza babesten ari ziren dozenaka feminista. Foruzainak pankarta eta protestan ari zirenak errepideaz bestaldera bidaltzen saiatu dira eta tentsioak gora egin du. Foruzainetako batek protestan eskuak goian zituela parte hartzen ari zen emakume bat heldu eta lurrera bota du. Atxilo eraman dute legebiltzar barnera eta ondoren ospitalera, besoan min hartu duelako, Naiz-ek jakitera eman duenez..

Ahotsa-k grabatu du gertatutakoa: