Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu asteazkenean EPPK-ko mintzakideen kontrako operazioan. Atxilotuetako zazpi Madrilera eraman dituzte. Zulueta Bilbon dago oraindik. SUP Espainiako Polizien Sindikatuak haserre hitz egin du albistea zabaldu zuelako Barne Ministerioak gertatu aurretik. "Operazioa 20 pertsonaren aurkakoa zen".
Ondorengoak dira atxilotuak: Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak; Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz dira atxilotuak. Denak aurretik ere atxilotu izanak dira.
Atxilotuak ez dira gaur epailearen aurretik pasako, Naizeko Alberto Pradillak Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriak aipatuz Twitterren argitaratu duenez. Operazioarekin lotuta, Iñaki Goioaga Amaiurreko senatariaren bulegoa ere miatzen ari da Guardia Zibila, "froga gehiago lortzeko" asmoarekin.
Operazioa 20 pertsonaren aurkakoa zen
"Operazioa 17:00etarako zegoen aurrikusia, eta 20 bat pertsona atxilotzeko zegoen prestatua. Azkenean atxilotuak zortzi izan dira, beraz, hor dago azken emaitza". Ostegunean, operazioaren nondik norakoen berri zuen Barne Ministroak adierazi du akatsak ez duela kopuruan eraginik izan. SUPeko kideek "kartzela zigorrarekin ordaintzeko moduko akatsa" kalifikatu dute.
Filtrazioaren ondorioz, gertatu baino lehen agertu da hedabideetan operazioaren albistea. Espainiako Barne Ministerioak atxiloketei buruzko prentsa-oharra igorri du medioetara eta handik minutu batzuetara beste mezu baten bitartez informazio hori ezeztatzen saiatu da. Ordurako ordea, bolo-bolo zebilen hedabideetan eta sare sozialetan.
Atxilotuen artean Asier Aranguren iruindarra dago. Ezaguna da besteak beste Asier ETA biok dokumentaleko protagonista delako.
Goizaldeko 4:30 ingurura arte izan dira poliziak Zuluetaren bulegoan; eta Enparantza ere goizaldean eraman dute bulegotik etxera.
Espainiako Gobernuaren azalpenak
Sarekadari buruzko azalpenak eman ditu Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak. Bere esanetan atxilotutako pertsonak "presoak kontrolatzeko" erabiltzen zituen ETAk. "Beste pauso bat eman dugu ETA desegiteko Zuzenbide Estatua egiten ari den borrokan".
Atzerri Gaietarako ministro Jose Manuel Garcia-Margallok ere hitz egin du operazioari buruz. Bere esanetan, Herriraren kontra joan den irailean egindako operazioari segida eman dio gaurkoak. Garcia-Margalloren arabera, gaurkoak argi erakusten du Rajoyren gobernuak "ez duela negoziatuko" ETArekin.
Eusko Jaurlaritza eta Sortu
Jaurlaritzak adierazi du espero duela EPPKren bitartekarien aurka egindako operazioa "erabat justifikatua egotea". "Bakearen eraikuntzako prozesu konplexuan garai berriak bizi ditugu", eta operazioa nahasitzat jo du. Urkulluren Gobernuak polizia operazioaren eragin eta xehetasun guztiak jakin arte ez duela baloraziorik egingo adierazi du. Sortuk dio "EPPK-k eta euskal preso ohiek konponbidearekiko adieraziriko konpromisoari bakearen etsaiek emandako erantzuna da gaurkoa". Urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora joateko dei egin du.
Eusko Jaurlaritza, EAJ, Sortu, Lokarri, Aralar, ELA, LAB, Tantaz Tanta, Alternatiba eta Ernairen erreakzioak bildu ditugu albiste honetan.
Ertzaintzarekin tentsio uneak
Bilbon tentsio uneak izan dira Ertzaintzaren eta atxilotuei babesa eskaintzera hurbildu diren herritarren artean. Beheko argazkian Ertzaintzak kargatu aurreko instantea ikusten da. Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Twitter bidez kontatu duenaren arabera, polizia autonomikoko agenteak jendearen aurka oldartu dira eta gutxienez lagun bat atxilotu dute. Naiz.info-k 19:00etan jakinarazi duenez, Basurtoko ospitalean atxikita dauka Ertzaintzak Elkano kalean zauritu duen gaztea.
Operazioa iruditan
Donostiako Matia kalean Jon Enparanzaren etxe ingurua moztu du Guardia Zibilak. Ertzaintzarekin elkarlana egin dute.
Jon Enparantza etxera igo osteko uneak.
Donostia. Argazkia: @larbelaitz (16:45etan sareratua).
"Atxilotuak askatu, alde hemendik!" lemadun pankartaren atzean jendea biltzen hasi da Antiguon (Argazkia: @larbelaitz / 16:25etan argitaratua)
17:30etarako jende ugari inguratu da Enparantzaren etxe aurrera. Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren lerroaren aurrean atxilotuak askatzearen aldeko oihuak egin dituzte. Ikusi bertan grabatu dugun bideoa:
Euskal Herriko hainbat lekutan miaketak egiten ari da Guardia Zibila. 15:30ean iritsi dira Bilboko Elkano kaleko abokatuen egoitzara, eta ordurako baziren jada zenbait kazetari han atarian, gutxi batzuk, Berria egunkariak jaso duenez.
15:55 aldera heldu dira poliziak Hernaniko egoitzara. Antziola kalean polizia-lerroa jarri dute (argazkia: Urko Apaolaza).
Lasarten ere Guardia Zibilaren autoak daude, Uistin kalean.
Lekeition, Arantxa Zuluetaren etxea miatzera joan dira Guardia Zibileko agenteak (argazkia: Leako Hitza).
Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.
Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.
"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]
Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.
EPPK-k agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.
Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.
“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere... [+]
EPPK-ko presoak defendatzea arriskutsuagoa da XXI. mendeko Espainian frankismo gorrian baino. Edo haien aldeko lan politikoa egitea, haien eskubideez arduratzea edo beren senideak diruz babestea. Salbuespenezko dena da ETA doktrinak bizi-bizi dirau.
Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.
Hori da astelehen honetan Deia egunkariak argitaratu duena eta, honen arabera, erakunde armatuak urte bukaerarako eman dezake desagerpenaren berri.