argia.eus
INPRIMATU
Hainbat ardi hil dira Gorbean elurrak azpian harrapatuta, zakur batzuengandik ihes egitean
  • Gorbeialdeko artzainek elurrak azpian harrapatutako dozenaka ardi erreskatatu zituzten asteartean. Aske zebiltzan zakur batzuek izututa, tontorrerantz egin zuten ihes ardiek. Horietako batzuk bertan hil ziren.

Jon Torner Zabala @jtorner 2018ko urriaren 31

Zigor Gonzalez de Audicanak eman du gertatutakoaren berri Facebook-en. "Hauxe gertatzen da mendian gu bakarrik gabiltzala pentsatzen dugunean", dio mezuaren hasieran. "Abeltzainen eta boluntarioen elkartasunari esker ardi gehienak onik atera dira. Nire galdera hau da: Non daude administrazioa eta abeltzainek duten bizimodu ederraz ahoa bete kritika dabilen jendea?".