Madril: Hain hurbil, hain urrun

  • Estatu mailako alderdi politikoek Madrilen mantentzen dute operazio zentrua, baina lurralde mailako arazoak ez dira kanpainako diskurtsoetan sartzen.

Bankia, diru publikoz erreskatatutako bankua atzean, Rajoyren kanpainako kartelak aurrean. (Arg: Diagonal)

Abenduaren 20ko hauteskundeetan 78ko erregimenaren oinarrietako bat dago jokoan, zentralismoa. Kanpainaren gakoetako bat da Madrilek gainontzeko lurraldeekin dituen harremanak, bereziki Kataluniarekikoak. Harreman horiek aldatzeko, “tableroan zentraltasuna” duten alderdien argiz Konstituzioaren erreforma egingo dute, nahiz eta aldaera hauek kosmetikoak bakarrik izan.

Estatu mailan aurkezten diren lau alderdi nagusiek Madrilgo Komunitatean eserleku gutxiren aldea izango dute, beraz, erkidego  honetatik “kanpo” gertatzen dena izango da batzuen eta besteen arteko ezberdintasuna eragingo duena. Hala eta guztiz ere, PP, PSOE, Ciudadanos eta Podemosek, nahiz eta azken kasu honetan ñabardurekin izan –ez baita kasualitatea nazio historikoetako gehienetan marka ezberdinekin aurkeztea–, hauteskundeez 78ko gakoetan oinarritutako irakurketa egin dute guztiek. Erregimen aldaketarekin gaizki itxitako gaien berrirekitzeak, bereziki lurraldetasun aferak, bigarren mailan utzi du bakoitzak ordezkatzen dituen interes ezberdinen arteko kontsentsua bilatzea.

Madrilgo herritarrak argazki honetatik desagertuta daude, funtsean bai baitirudi 78ko kontsentsua Konstituzio erreforma batekin loratuko dutela berriro. Horrekin, Madrilgo herritarrak bigarren maila batean daude aspalditik, lurraldeko bizitza politikoan Estatuaren administrazioak duen presentzia erabatekoagatik. Hauteskunde kanpainan oharkabean pasatzen dira ondorengo gaiak: osasunaren pribatizazioa, irakaskuntza publikoaren debaluazioa, alokairuen prezioen problematika berezia edo etxe kaleratzeen igoera –beti eskutik hartuta–. Beste gai batzuk ateratzen dira, migrazioarena kasu, baina aldaketarako proposamen ahulekin.

Beste edozein lurraldetan bezala, boterea gertuegi eta aldi berean urrunegi edukita, gizarte zibil antolatua hauteskunde lasterketa hau baliatzen ari da hainbat eskaera mahai gainean jartzeko. Alderdiek data hauetan behar dituzten bozgorailuengatik, ongi hartuak dira, edo behintzat, antolamendu politikoek aurrera begira egin beharreko hitzorduen karpetara pasatzen dira. Zehazki esanda, PAH eta etxebizitzaren gaiarekin lanean ari diren taldeak –Madrilen indartsuen dagoen mugimendu soziala–, lanean aritu dira berrikus dadin 1985ean Miguel Boyer-en alokairuen lege ezaguna martxan jarri zenetik egindako politika. Politika publikoek ahaztu egin dute etxebizitza eskubide gisa jorratzea, eta higiezinen burbuilak arazoa sakondu besterik ez du egin. Etxe kaleratzeen moratoria eta alokairu sozial gisa etxebizitza publikoen parke bat sortzea izan dira kanpainan aurkeztutako “PAH exigentziak” deiturikoak.

 Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideak Bankian protestan. (Arg: Irene Lingua / DISO Press)

Hiriburuko area metropolitarrak krisiak larriagotu duen tendentzia erakusten du lanaren esparruan: “langile txiroen” klasea zabaltzen doa. Lan bat edo gehiago izanda ehunka milaka pertsona ez dira hilabete amaierara heltzen, edo etxebizitza edo energia arazoak dauzkate. Pertsona horiek herrialdeko pertsonarik aberatsenekin bizi dira hiri berean. Madril Europan desberdintasun ekonomikorik handiena duen Europako hiriburua da. Aldi berean, euskal eta kataluniar oligarkietatik bereizi asmoz, PPk “mirari ekonomikoa” aldarrikatzen du. Halere, lan harremanen arazoa, langabezia edo soldata baxuek apenas izan duten presentziarik kanpainan, non egoera ekonomikoak ez duen paper protagonistarik jokatu.

Zorraren auditoria ere kanpainan ahaztuta geratu da, eragile sozialen beste aldarrikapenetako bat. Madril, zorrik handiena duen hiria, bere zorraren diagnostikoa egiten hasi da, baina oraindik orain jantzi gabe dago. Beste herri batzuek ere pauso txikiak eman dituzte gai honetan. Bitartean, estatu mailan, huts egin duten azpiegitura handiek kontu publikoetan utzi duten zuloa ahanzturan erori da; bultzatzaileen etekina errespetatu da horietan eta soilik Podemos eta Izquierda Unidak aipatu dute. Geldialdi ekonomikotik irteteko ustezko soluzio gisa megraproiektu berriak egitea da alderdi neoliberalen proposamena, izan trenarekin lotuak, izan energia garraiatzeko proposatuak. Bitartean, 2008an lehertu zen finantza eta higiezinen burbuilatik lezioak asimilatu dituzten boz-emaileentzat da soilik erakargarria eredu produktiboan aldaketa.

Oharra: Diagonal, La Directa eta ARGIAren elkarlanaren emaitza da artikulu hau. Espainiako hauteskunde orokorren harira, Madril, Herrialde Katalanak eta Euskal Herriko egoera politikoen berri emango dugu hiru hedabideok batera, tokian tokiko informazioa hiru hizkuntzetara itzuli eta egun beretan argitaratuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, “Mafiaren kolpea” salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: “EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik”

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Espainiako hauteskundeak: 100 egun daramatza Espainiako Estatuak gobernurik gabe

100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.


Pedro Sanchezek ez du presidente izateko babesa lortu

Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.


2016-02-29 | Arabako Alea
Espainiako hurrengo presidenteak martxoaren 3agatik “barkamena” eska dezan exijitu du Urtaranek

“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.


Sozialisten barne kontsulta
PSOEn hautsak harrotu ditu Ciudadanosekin sinaturiko akordioak

PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]


Espainiako gobernagarritasuna (des)blokeatuta

Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]


Karta jokotik herri gogora

Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]


Erregearen laranjak

Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]


EH Bilduren hauteskunde ajea

Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]


Espainia, beldurraren unea

MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta  Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]


Nori egin liezaioke mesede hauteskunde berrietara deitzeak?

PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.


Eguneraketa berriak daude