argia.eus
INPRIMATU
‘H28’ euskarazko aldizkari satirikoa, asteazkenean abian
  • H28 euskarazko hilabetekari satirikoaren lehen alea plazaratuko dute hainbat marrazkilarik bihar, Issuu plataforman.

Jon Torner Zabala @jtorner 2015eko urtarrilaren 27a

Estreinako zenbakian parte hartu dute, besteak beste, Adur Larrea, Asisko Urmeneta, Marko Armspach, Patxi Uharte Zaldieroa, Joseba Larratxe Josevisky eta Unai Iturriagak.

Proiektuaren sustatzaileak 1. zenbakirako azal proposamenak zabaltzen ari dira Twitter bidez. Asteazkenean ezagutuko dugu definitiboa.