argia.eus
INPRIMATU
H28 aldizkari satirikoak ‘agour’ esan du
  • 2015eko urtarrilean sareratu zen 'H28' aldizkari satirikoaren lehenengo zenbakia. Ia hiru urteren ondoren amaierara iritsi da, proiektuan dabiltzanek iragarri dutenez labetik atera berri den 28. zenbakian. Komikien eta satiraren bidez aktualitateari kritika zorrotza egin diote denbora honetan.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 28a

'"Agour Espainia", hitz horiekin hasi du editoriala 28. zenbakian aldizkari satirikoak. 2015eko urtarriletik internetez hilabetekaria zabaldu ostean –paperezko bi bilduma ere kaleratu ditu– "unilateralki" erabaki dute H28 aldizkariaren ibilbidea etetea. "Unilateralki bai. Izan ere, nagusiki unilateralkilaturik bizi gara euskal marrazkilari eta gidoigileok gure Euskal Herri eder honetan, eta bueno, ba, ordua da argi esan dezagun: gu aberasteko asmotan hasi ginen honetan. Eta orain ba ikusirik, Artur Mas Generalitateko lehendakari ohiak bost milioi euro jasoko dituela auzitegiek jarritako fidantza ordaintzeko, ba igual, akaso, beharbada, apika, agian, pentsatu dugu ba, hoberena izango dela satira eta txorakeriak behingoz uztea, eta guk ere unilaterali- tatearen bidearekin bat egitea".

Estreinako zenbakian parte hartu zuten, besteak beste, Adur Larrea, Asisko Urmeneta, Marko Armspach, Patxi Uharte Zaldieroa, Joseba Larratxe Josevisky eta Unai Iturriagak. Edu Lartzanguren, Ainhoa Sudupe, Patxi Gallego, Iru Ñe, Eñaut Aiartzaguena... hamaika izan dira H28 proiektuan bat egin duten autoreak.

28. zenbakiko lagin bat duzue hemen. Kataluniako erreferenduma da protagonista, baina badira kontu gehiago: