Baionan, Getxon, Iruñean eta Tuteran salatu dira erasoak azkeneko asteburuan. Itaiak Baionako merkatu plazan elkarretaratzera deitu zuen igande eguerdirako.
Gutxienez lau sexu eraso salatu dituzte Baionako jaietan, eta genero indarkeria kasu bat. Herriko etxeak ez dituela neurri egokirik hartu salatu dute hainbat taldeek, hala nola Planning Familial, Paf!, Nous Toutes, Emazteek Diote eta Zutik. Itaiak, bestalde, egunero 21:00etatik 04:00ak arte erasotuak babesteko telefono zenbakia eta harrera txokoa ipini du. Igandean eraso sexistak borrokatu lelopean elkarretaratzera deitu zuen.
Getxoko Algortako jaietan gizon bat atxilotu dute, 17 urteko neska bati sexu erasoa leporatuta. Aurten Algortako jaietan salatu duten bigarren erasoa da.
Tuteran beste gizon bat atxilotu dute, larunbatean goizeko 02:45 aldera, bikotekide ohia erasotzeagatik. Genero indarkeria egotzi diote.
Oiartzunen ere gizonezko bat atxilotu dutela jakinarazi du Oarsoaldeko Hitzak.
Laudioko Ugarte auzoko jaietan hainbat eraso matxista jazo zirela salatu du Laudioko Mugimendu Feministak eta Ugarteko Jai Batzordeak, eta horren aurka ostegunean 19:00etan Laudioko Herriko plazan elkarretaratzera deitu dute.
Igande gauean 13 urteko mutikoak salatu du gertatutakoa. Emakumea atxilotu zuten, eta epaitegian deklaratu ostean libre geratu da. Epaileak urruntze agindua ezarri dio.