argia.eus
INPRIMATU
Sei pertsona atxilotu ditu poliziak Iruñean
  • Sei pertsona atxilotu ditu poliziak Iruñean, Diario de Navarra hedabideak jakitera eman duenez. Xabi Gartzia, Josu Grazia, Iñigo Balbas Mikel Valdivienso "Baldi", Natxo Barriuso eta Iker Garzia dira. Sanferminetako txupinazoan zintzilikatutako ikurrinaren aferari lotutako atxiloketak direla zabaltzen ari da.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 15a
2013ko San Ferminetako txupinazoan ateratako ikurrina.

Iturri ofizialek ez dute baieztatu atxiloketaren zergatirik, baina sare sozialetan zabaltzen ari da ez direla igandeko herri harresiarekin lotutako atxiloketak, txupinazoko ikurrinaren aferari lotutakoak baizik.

Lehen bi atxiloketak (Gartzia eta Grazia) Iruñeko Alde Zaharrean izan dira, eta goizean hainbat auzotan Espainiako poliziaren presentzia handia izan dela zabaldu da sare sozialetan.

12:00etan agerraldia egin da Herri Harresiak Zabaldin, harresiaren dinamika baloratu eta atxiloketak salatzeko. Zapi laranjarekin azaltzeko eskatu dute.

18:00etan Iruñeko Udaletxeko plazan agerraldi masiboa egiteko deia zabaldu dute.

Agerraldian atxilotuen senide eta lagunek, Iruñea Askatasunez plataformak eta bertaratutako beste hainbat talde eta norbanakok atxiloketa politikoak salatu dituzte.

Hemen irakurritako agiri osoa.

 

Beheko irudietan Sanferminetan ikurrina jarri zuten bizardunen making of-a: