argia.eus
INPRIMATU
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik
  • Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten harira atxilotu dituzte.

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 07a

Kanbon, Marieniako laborantza lurretan, 94 etxebizitza eraiki nahi dituen Bouygues higiezin-agentziak Angeluk duen bulegoan sartu ziren hainbat ekintzaile 2022ko abenduan. Proiektuaren maketa eta ingurua lurrez eta lastoz estali zuten.

Euskal Irratiek emandako informazioaren arabera, ekintza horrengatik abiatu du operazioa Frantziako Poliziak. Gutxienez lau pertsona atxilotu ditu goizean, 6:00 aldera, Itsasun, Kanbon eta Baionan, eta azken horretako polizia-etxean daude lau kideak.